Red de Semillas de Navarra

Hazien eguna Beran / Día de la semilla en Vera de Bidasoa

Egunon,

Bidasoko Hazien Saretik atsegin haundiz jakinarazten dizuegu aurten ere Beran Hazien Egunaeginen dugula, eta idazki honen bidez, besta honetara gonbidatzen zaituztegu. Martxoaren 4ean izanen da. Bidenabar, aipatu nahi dugu astebete beranduago, martxoaren 11an, Lekarotzen ere eginen dela Hazien Eguna (Hazitik Hozie eta Legate taldeen eskutik).

Hala bada, gogo haundiz erraten dizuegu zuen ekarpena garrantzitsua zaigula gure eskualdean etxean egiten ditugun haziak ezagutzeko, mantentzeko, eta zabaltzeko.

Hazien besta goizeko 10.30etan hasiko da, Rikardo Baroja eskolako idorpean. Han mahai batzuk izanen dira, ekartzen diren haziak paratzeko, eta noski, han direnak nahi dituenak hartzeko. Mahai horien inguruan, hazi bakoitzari buruzko ezagutzak elkarbanatuko ditugu: Nondik lortuak diren, noiztik egiten ditugun, horietatik sortzen diren landareak nolakoak diren, zein berezitasun dituzten… Solasaldi aski ederrak izaten dira Hazien mahaien inguruan!

Hamaiketakoa eskainiko da.Eguerdi aldera Solasaldi Irekia eginen dugu. Bakoitzak zer ikasi edo mintzatu nahi duen erran ahal izanen du, eta gai horien arabera taldetan bildu eta arituko gara.

Besta borobiltzeko, eta segitu nahi dutenentzat, bazkaria ere eginen dugu; aurten, Etxalarko Txokoan eginen da.

Bertzerik gabe, interesgarri izanen zaizuelakoan,

eskerrikasko eta agur bero bat!

Zabal mezua zuen inguruan!!!!!

HARTU behar dituzun haziak,

EMAN etxean dituzunak,

eta bereziki,

ELKARREKIN ARI gaitezen horien inguruan.Red de Semillas de Navarra

Leave a Comment.