Pirinioetako tokiko barietateak kontserbatzeko sarea
Ekainaren 3an, Arrea elkarteak jardunaldi bat egingo du Auritzen, Pirinioetako tokiko barietateak kontserbatzeko sare bat sortzeko asmoarekin, Nafarroako Hazien Saretik elkarlanean. Auritzeko Kultur Etxean izango da 11: 00etatik 13: 00etara.
Proposamenaren aurkezpena egingo da eta, ondoren, gure haziak lortzeko oinarrizko nozioei buruz hitz egingo da. Azkenik, aurten ugaldu nahi diren barietateen hazia edo landarea banatuko da kontserbazio-sare horretan sartu nahi duten Pirinio eta Aurrepirinio inguruko pertsonen artean.