Red de Semillas de Navarra

Archive

ZARAITZU IBARREKO TOKIKO FRUTA-ARBOLEN BARIETATEEN KONTSERBAZIO JARDUNALDIAK

Arrea Elkarteak, Nafarroako Hazien Sarearen laguntzarekin, jardunaldi batzuk prestatu ditu Zaraitzuko nekazaritza, bioaniztasun eta kultura ondarea balioesteko eta berreskuratzeko. Bertan orain arte egindako lana ere ezagutzeko aukera egonen da. Jardunaldiak urriaren 16an eta 17an izango dira, Ezkarotzen. Informazio gehiagorako eta egitarau osoa kontsultatzeko klikatu lotura honetan: https://drive.google.com/file/d/1seGOXuOXerU6sHP2t4OHicr0UHS7OqPg/view?usp=sharing Izena emateko hurrengo estekan edo egitarauaren karteleko ...

Nafarroako baratze barietate zaharreko haziak erautzi, garbitu eta kontserbatzeko tailerra

Irailaren 9an, asteazkena, 18:00 etan baratze-espezieen hazia erauzteko metodoei buruzko 2  orduko tailer teoriko praktiko bat proposatzen dizuegu.  Hasteko, aintzinako edo bertako barietateek nekazaritza ekologikoan duten garrantziaz hitz egingo dugu, baita Nafarroako Hazien Sareak horiek kontserbatzeko egiten duen lanaz ere. Landareko baratzean une horretan landatutako tokiko barietateak eta horien ezaugarriak ezagutzen ...

Nafarroako baratze barietate zaharren kontserbazio proiektua ezagutzeko bisita

Abuztuaren 13an, ostegunean, 18:00etan, Nafarroako baratze barietate zaharrak kontserbatzeko Landare Elkartearekin elkarlanean Nafarroako Hazien Sarean egiten ari garen proiektua ezagutuko dugu. Antzinako barietateen garrantziaz hitz egingo dugu, bisitaren egunean laborantzan dauden barietate zaharrak ezagutuko ditugu, baita horien maneiu ekologikoa eta merkatuan berriz sartzearen interesaren ebaluazioa ere. Barietate zaharren bat dastatuko dugu. Topalekua: ...